Taberna La Era Escota
NOIZ BISITATU (ORDUTEGI ERREALA)
  • Ostiral eta Larunbatetan: 11:00 – 23:00
    Igandeetan: 11:00 – 21:00
    Astelehen eta Astearteetan: 11:00 – 19:00
    Asteazken eta Ostegunetan: Atsedenagatik itxita

SU GOXOAN EGINDAKO TRADIZIOA

Masailak erromero saltsarekin prestatu dizkigute Taberna de la Era jatetxean

Añanako Kuadrillaren bihotz-bihotzean, Askoetako (Araba) herri lasaian, inguruko egur-usainak eta landare aromatikoek gure baserriko suetara gidatzen gaituzte zuzenean. Gaur gure sukaldean sartzera gonbidatzen zaituztegu, gure jantokiko plater adierazgarri eta enblematikoenetako bat nola prestatzen den bertatik bertara ezagutzeko: masailak erromero saltsarekin.

Gure sukaldari Aitor Ruizen eskutik, antzinako sukalde tradizionalak agintzen dituen denborekiko pazientzia, mimoa eta errespetua sekretu bakar dituen errezeta honen urratsez urratseko bidea erakutsiko dizuegu. Tokiko lehengairik onenak hautatuz eta sutan oso poliki-poliki egus, ahoan urtzen den testura melotsua lortzen dugu, erromero freskoaren izaera basati eta zintzoak bikain lagunduta. Nortasun propioko plater honek arabar errezetarioari gorazarre egiten dio, eta Taberna La Eran zain daukazue, gorputza eta anima epeltzeko.

Taberna La Era Escota - Comedor

Tabla de Reservas