Taberna La Era Escota
NOIZ BISITATU (ORDUTEGI ERREALA)
  • Ostiral eta Larunbatetan: 11:00 – 23:00
    Igandeetan: 11:00 – 21:00
    Astelehen eta Astearteetan: 11:00 – 19:00
    Asteazken eta Ostegunetan: Atsedenagatik itxita

turismo vasco

Taberna La Era, ona, polita, merkea eta historia duena.

Prestatu zure zentzumenak eta murgildu Taberna La Era jatetxeko platerak datastatzeko esperientzia harrigarrian.

Añanako Gatz Haranean Segwayz egindako abenturaren ondoren, Estebanek eta Estelak, SaltWay turismo aktiboko enpresako arduradunek, inguruko jatetxe onenetariko batez gozatzea gomendatu ziguten: Taberna La Era jatetxea, hain zuzen ere. Bere platerak probatzeko eta Arabako jatetxe onenetariko bat ote zen bertatik bertara baloratzeko gogoz, Escotara (euskaraz Askoeta) jo genuen, Taberna La Era jatetxea dagoen herrirako bidea hartuz.

Berritzatutako harrizko baserri bat, balio handiko ingurune naturala, landa-dekorazioa, arreta pertsonal ona eta kalitate goreneko produktuak dira aztergai dugun jatetxearen aurkezpen-gutuna. Taberna La Era izaera handienetako eta probintziako kalitate-prezio erlaziorik onenetakoa duen Arabako jatetxeetako bat dela diote, egia ote da? Gure esperientzia zehatz-mehatz ezagutu nahi duzu? Adi egon!

Taberna La Era, jatetxe bihurtutako baserria.

Gure Segway ibilbidea amaitzean, Añanako kaleetan zehar poteo lasai batez gozatzen ari ginen bitartean, jatetxera deitzea eta guretzat tokirik bazuten egiaztatzea erabaki genuen, bingo! Mahai bat genuen zain Escotan.

Dekorazioa: Iritsi ginenean, bertako dekorazioak onena espero izatera eraman gintuen. Xehetasunez betetako dekorazio zainduak Taberna La Eran ezer ez zela kasualitatea pentsarazi zigun. Gatz haraneko irudiek, antzinako nekazaritza-tresnek eta sutondo eder batek guretzat prestaturiko txoko txikia erosoa izatea egiten zuten; sinplea, baina oso erosoa, zertarako gehiago?

Kokapena: Araban kokatuta egoteak, Euskal Autonomia Erkidegoko (Euskadi) probintziarik zabalenean, natura hutsez inguratuta egoteko aukera ematen dio Taberna La Era jatetxeari. Nekazaritza lur eremu handien artean eta harrizko etxe multzo txiki baten ondoan, jakin gabe, probintziako gure jatetxe gogokoenetako bat bihurtuko zena aurkitu genuen.

Bere kokapena ezin hobea da AP-68 autobidetik Pobes-Nanclares irteeraren parean doazen guztientzat, autobidetik 7 minutura baitago eta ez digu joan-etorrian denborarik pasarazten.

Historia: Taberna La Era hartzen duen baserriak 200 urte baino gehiagoko bizitza du, jaio zela ikusi zuen familia berari babesa ematen 200 urte. Garai batean nekazaritza-baserria zena, elikagai-ekoizpenaren hurrengo urratsa bihurtu da: jatetxea.

Martak eta Susanak elkarrekin ekin zioten euren birraiton-amonek, Moisesek eta Beatrizek, euren lurretan biltzen zituzten produktu berberak sukaldatzeko abenturari, lur bedeinkatuak! Gaur egun, Susanak daramatza Taberna La Eraren gidaritza lanak, eta bikain egiten duen zeregina da gainera.

Aukeratu genuen menua asteburukoa izan zen; paperean itaropentsu agertzen zen menua, eta mahaizapi gainean ikusgarri geratu zena. Taberna La Eraren leloetako batek inoiz ez zuen jatetxe bat hain fidelki ordezkatu: “Sukaldaritza onaren artea tradiziozko zaporeen funtsetik elikatzen da”.

Lehenengo sarrerako gisa zerbitzatu zigun errioxar erako patata-kremak kalitate-prezio erlazio bikaineko menu baten hasiera ekarri zuen; testura eta zapore oneko krema, dastatzen genuen koilarakada bakoitzean errioxar erako patata plater bat gogora ekartzen ziguna.

Ondoren, idoki-bularra (cecina) oliba-olioarekin, izokinaz betetako porruak roquefort saltsarekin, foie micuit entsalada, eta mozzarella eta txanpiroi raviolia kalabaza-kremaren gainean etorri ziren. Atseginez harritu gintuzten eta oso gustura jan genituen sarrerakoak.

Menuaren plater nagusia idiazabal gaztazko ternera-solomoa izan zen. Kalitate handiko solomoa, ondo sukaldatuta egoteaz gain (bere puntuan) eta tenperatura egokian aurkezteaz gain, ahoan urtzen zena, gurina hutsa.

Arreta: Zerbitzatu zigun zerbitzariaren arreta benetan ona izan zen. Plater eta plater arteko itxaron denbora bikaina izan zen, ziurrenik inoiz izan dugun onenetarikoa; mahaiaren beharrei beti adi egon ziren, baina estresatu gabe, otorduaz gozatzen utziz.

Prezioa: Prezio oso lehiakorrak. Gutxi gehiago esan dezakegu atal honetaz, esan ohi denez… zeuek epaitu.

Taberna La Era Jatetxea gomendatzen dugun lekua da, eta hala adierazten dugu gure “TurismoVasco Tiketa” egiaztagiri esklusiboa emanez.

Lehenbailehen erreserbatzea gomendatzen dizuegu, zeren zain zaude?

Taberna La Era Escota - Comedor

Tabla de Reservas